Irakurri, gozatu eta oparitu
Gure Udalaren Liburutegi Sarean dugun euskarazko literaturaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle, eta gainera liburuak oparituko dizkizugu. Horretarako Topagunearekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena jarri dugu martxan.
Oso erraza eta atsegingarria da parte hartzea. Udal Liburutegi Sarean euskaraz idatzitako liburu bat hartu behar duzu soilik eta irakurri ostean, itzultzerakoan, erosketa-txeke bat emango dizugu hiriko hainbat liburutegietan euskarazko liburuak erostean deskontua izateko. Gainera, zozketetan parte ahal izango duzu. Azaltzen dizugu nola:
Hartu euskarazko liburu bat liburutegian
Udal Liburutegi Sarea zabala dugu. Hurbil zaitez gizarte etxera eta helduen liburutegietan edo familia liburutegietan baduzu non aukeratu, 1001 mundu dituzu zai.
Jaso zure erosketa-txekea
Liburua irakurri ondoren, liburutegian itzultzen duzunean irakurle-fitxa bete eta liburuzainak erosketa-txekea emango dizu.
Erosi
Txeke horri esker %35 merkeago erosi ahal izango duzu euskarazko literatura, jo horretarako honako liburu-denda hauetara: Anegón, Aranbide, Arlekin, Ayala, Casa del Libro, Elkar, Jakintza, Mara-mara, Hermanas Mendi, Saga, Astrolibros eta Zuloa.
Oparitu
Oparitu erositako liburua senide, lagun, lankideren bati…edo zeure buruari, merezi duzu eta.
Guk ere opariak ditugu zuretzat. Hilero 30 euroko 24 txeke-opari zozketatuko ditugu parte hartu duzueneon artean, apirilean eta maiatzean.
Noiz arte?
Maiatzaren 31an amaituko da ekimen honetan parte hartzeko aukera. Eskuratutako txeke-opariak eta erosketa-txekeak ekainaren 10a arte erabiltzeko aukera izango da parte hartzen duten liburu-dendentan.
Informazio gehiago
- Zure liburutegian eta 945161616, 4867 luz. telefonoan edo redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org helbidean.
Irakurri, gozatu eta oparitu
La Red de Bibliotecas Municipales te quiere invitar a descubrir la literatura escrita en euskera y también te la quiere regalar. Para ello hemos puesto en marcha junto a Topagunea la campaña Irakurri, gozatu eta oparitu/Lee, disfruta y regala.
Es muy fácil participar y además un placer. Sólo tienes que coger un libro escrito en euskera en la Red de Bibliotecas y después de leerlo, cuando lo devuelvas, te entregaremos un bono-compra con descuento para adquirir libros en euskera en librerías de la ciudad. Además, también podrás participar en sorteos. Te explicamos cómo:
Coge un libro escrito en euskera en la biblioteca
La Red de Bibliotecas está en todos los centros cívicos, acércate a la biblioteca de adultos o a la biblioteca familiar y descubre todo los libros escritos en euskera que tenemos, hay más de 1001 mundos esperándote en las estanterías.
Recibe tu bono-compra
Después de leer el libro, cuando lo devuelvas en la biblioteca rellena la ficha de lectura y te entregaremos un bono-compra.
Compra
Gracias al bono-compra podrás adquirir libros en euskera un 35% más barato en todas estas librerías de la ciudad: Anegón, Aranbide, Arlekin, Ayala, Casa del Libro, Elkar, Jakintza, Mara-mara, Hermanas Mendi, Saga, Astrolibros y Zuloa.
Regala
Regala ese libro a algún amigo/a, compañero/a de trabajo, familiar…o a ti. Tú también te lo mereces.
Las bibliotecas municipales también tenemos regalos para ti. En los meses de abril y mayo sortearemos 24 bono-regalos de 30 euros cada mes entre todas las personas participantes.
¿Hasta cuándo?
Hasta el 31 de mayo se podrá participar en Irakurri, gozatu, oparitu. Los bonos-regalo y bonos-compra se podrán canjear en las librerías hasta el 10 de junio.
Más información
- En tu biblioteca y en el teléfono 945161616, ext. 4867 y redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org