LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA ANTOLATUTAKO JARDUERAK- ACTIVIDADES CON MOTIVO DEL DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO

por | 20/04/2017

Liburutegien Sareak Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jarduerak aurkeztu ditu

Programazio bereziak apirilaren 20tik maiatzaren 17ra arte iraungo du, “Liburu egunak” leloaren pean

 

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Udalaren Liburutegien Sareak irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarduera-programa berezia antolatu du  apirilaren 20tik maiatzaren 17ra arte, “Liburu egunak” leloaren pean.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du gaur prentsaren aurrean; hark azpimarratu duenez, programaren helburua da “kulturaren eta herritarren arteko topaketa sustatzea, irakurketa, liburuak, girotzea eta jolasa baliatuz, eta gainera kulturguneen sorrera sustatzea, kultura eta irakurtzeko zaletasuna zabalduz”.

Jardueren artean, zenbait hitzaldi eskainiko dira Sareko liburutegietan; sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte:

  • ROSA MONTERO. “Aprendiendo a vivir” eleberriaren aurkezpena. Apirilaren 20an, 19:30ean, Pilarreko liburutegian.
  • XABIER AMURIZA. “Zein ongi bizi zen Ulises” bakarrizketa literarioa. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Aldabeko liburutegian.
  • ANDER IZAGIRRE. “Regreso a Chernóbil” eleberriaren aurkezpena. Maiatzaren 4an, 19:00etan, Pilarreko liburutegian.
  • KATTALIN MINER. Karmele Jaiok gidatzen duen “Solasaldiak idazleekin” zikloaren barruan, egileak bere lehen eleberria aurkeztuko digu: “Nola heldu naiz ni honaino”. Maiatzaren 10ean, 19:00etan, Pilarreko liburutegian.
  • MAI EGURZA: “Una experiencia en el mundo del cómic y de la ilustración”.  Ilustratzaile eta komikigileak bere esperientziaren berri emango digu, umeentzako ipuinak ilustratzen hasi zenetik Zidrou gidoigile belgikarrarekin “El paseo de los sueños” komikia argitaratzereino.

Bestetik, apirilaren 23an, Twitter eta Internet bidezko gazteentzako III. Nanoipuinen Lehiaketara lanak aurkezteko epea hasiko da; testuetan “irakurri” aditza sartzea izango da baldintza.

Orobat, aurrera jarraitzen du Eskaltzaleen Topaguneak antolatutako “Irakurri, gozatu eta oparitu” ekimenak, euskarazko irakurketa sustatzeko; lehenengo aldiz Sareko 21 liburutegiek bat egin dute horrekin.

Azkenik, apirilaren 22 eta 23an, Arabako Liburu Saltzaileen Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Liburuen Azoka egingo da. Hain zuzen ere, prentsaurrekoan Arabako Liburu Saltzaileen Elkarteko lehendakari Gonzalo Villate eta idazkari Gorka Basterretxea izan dira zinegotziarekin batera, berrikuntzak azaltzeko asmoz: besteak beste, % 10eko deskontua egingo dute salgai jarritako liburu guztietan.

La Red de Bibliotecas presenta las actividades con motivo del Día Internacional del Libro

Será un programa especial que durará del 20 de abril al 17 de mayo, bajo el slogan “Días de libro”

La Red de Bibliotecas Municipales pone en marcha un programa especial de actividades de animación a la lectura para celebrar el Día Internacional del Libro, bajo el lema “Días de Libro” y que durará desde el 20 de abril hasta el 17 de mayo.

Lo ha presentado hoy en rueda de prensa Estíbaliz Canto, concejala de Cultura, Educación y Deporte, quien destacaba que el programa “pretende favorecer un encuentro entre la cultura y la ciudadanía a través de la lectura, los libros,  la animación y el juego, además de promocionar la creación de espacios culturales, difundiendo la cultura y el hábito de la lectura”.

Las actividades son, por ejemplo, un conjunto de charlas en la Red, y cuyo acceso es libre hasta completar aforo:

 

  • ROSA MONTERO. Presentación de de su última novela “Aprendiendo a vivir”. Día 20 de abril a las 19:30 horas en la biblioteca de El Pilar.
  • XABIER AMURIZA. Monólogo literario “Zein ongi bizi zen Ulises”. El día 25 de abril a las 19:00 horas en la biblioteca Aldabe.
  • ANDER IZAGIRRE. Presentación de su novela “regreso a Chernóbil”. El día 4 de mayo a las 19:00 horas en la Biblioteca El Pilar.
  • KATTALIN MINER. Charla en euskera en la que de la mano de Karmele Jaio la autora nos presenta su primera novela “Nola heldu naiz honaino”. Día 10 de mayo a las 19:00 horas en la Biblioteca El Pilar.
  • MAI EGURZA: una experiencia en el mundo del cómic y de la ilustración.  La ilustradora y dibujante de cómics, nos contará su experiencia desde que empezó a ilustrar cuentos infantiles hasta publicar el cómic “El paseo de los sueños” junto con el guionista belga Zidrou.

Además, el día 23 de abril se abre el plazo para presentar trabajos al “III Concurso de Nanorrelatos para jóvenes en Twitter y por Internet”, que deberán incluir entre sus caracteres el verbo “leer”.

También sigue abierta la iniciativa de Eskaltzaleen Topagunea “Irakurri, Gozatu eta oparitu” a favor de la lectura en euskera a la que por primera vez se han unido las 21 bibliotecas de la red.

Y por último, la Feria del Libro que se celebrará los próximos 22 y 23 de abril, organizada por el Gremio de Libreros de Álava con apoyo del Ayuntamiento. A la concejala le han acompañado en rueda de prensa Gonzalo Villate y Gorka Basterretxea, presidente y secretario de la Asociación del Gremio de Libreros de Álava para contar las novedades, entre las que se encuentra el 10% de descuento en todos los libros a la venta.