SEMANA DEL LIBRO.Cuentos sobre Africa.

por | 30/04/2017

Como ya sabeis, este año los alumnos han participado muy activamente en la Semana del LIbro.

Una de las tareas era crear un cuento colectivo sobre Africa ( primaria).

A todas las clases participantes se les hizo entrega de un diploma .

Aquí teneis  todas las historias.

DISFRUTAD DE SU LECTURA

 

 

AFRIKAKO ABENTURAK

 

Baziren behin bi esploratzaile Aitor eta Nerea, munduari buelta ematen ari zirenak. Bakarrik Afrikara joatera falta zitzaien.

Hegazkina hartu zuten Egiptora joateko. Baina ailegatzen ari zirenean istripu bat izan zuten eta Gizako piramidearen kontra jo zuten. Bizirik atera arren hegazkina sutan hasi zen eta piramidea suntsituta geratu zen. Orduan Aitor eta Nerea handik korrika ihes egin zuten.

Izerditan blai zeuden uda zelako eta basamortu batean zeudelako.

Hil zorian zeuden baina, bat-batean, nomada batzuk ikusi zituzten. Nomadek lagundu zieten indarberritzeko. Denak lagunak egin ziren eta nomadek Afrika erakutsi zieten.

 

L.H. 3D

 

 

AFRIKAN ZEHAR

 

Bazen behin, Nilo ibaiaren ondoan faraoi bat bizi zen.

Faraoia, Afrikan zehar bidai bat  egin nahi zuen eta momiari esan zion. Hurrengo egunean bidaia hasi zuten. Basamortu batetik pasatu ziren eta gamelu bat aurkitu zuten eta bidaian eraman zuten.

Ibili eta ibili ziren faraoia, momia eta gamelua. Azkenean uda hasi zen eta faraoia, momia eta gamelua izerdi-patzetan hasi ziren.

Urrun zegoen gauza berde bat ikusi zuten eta laster konturatu ziren sabana zela eta hara joan ziren. Sabanara ailegatu zirenean lehoi handi eta iletsu bat ikusi zuten. Asko beldurtu ziren eta laster lagunak egin ziren. Bidaia lehoiarekin jarraitu zuten.

Nakura aintzinara ailegatu ziren. Han kokodrilo bat ikusi zuten igeri egiten. Kokodriloak bainu bat hartzera gonbidatu zituen. Oso gustura egon ziren faraoia, momia, gamelua, lehoia eta kokodriloa. Azkenean, lagunak egin ziren eta kokodriloarekin bidaia jarraitu zuten.

Ibili eta ibili zuten eta azkenean pirámide bat ikusi zuten. Konturatu ziren Giza piramidea zela. Lehoia, gamelua eta kokodriloa Egipton geratu ziren.

Horrela bukatu da historioa !!

 

L.H. 3A

 

 

AMIN ETA SAFIRA SABANAN

Bazen behin Safira izeneko neska polit bat. Afrikako sabanan bizi zen. Egun batean Amin izeneko mutil bat ezagutu zuen. Aminek tximino bat zeukan eta jolasten ari ziren bitartean, sabanako landareen atzean lehoikume bat ikusi zuten. Safira asko beldurtuta zen baina lehoikumearengana hurbiltzean konturatu zen lehoikumeak hanka batean mina zuela. Amin gerturatu zen, eta lagundu zion hanka sartuta zeukan makiltxoa ateratzen.

Momento hartan, gorila handi eta indartsu bat agertu zen. Amin eta Safirak lehoikumea besoetan hartu eta etxera bueltatu ziren. Beraien etxe txikia lastoz eta harriz egindakoa zen. Etxean kuskus goxo bat prestatu zuten bazkaltzeko. Lehoikumeari ere eman zioten probatzeko eta asko gustatu zitzaion. Bero asko egiten zuenez zuhaitzean zeukaten sokazko hamakan siesta egitea erabaki zuten.

Handik aurrera oso zoriontsu bizi izan ziren beraien tximino eta lehoiarekin

 

   L.H.3B

 

 

BESEILAREN BIDAI ZORAGARRIA

 

Bazen behin 1699.urtean momia bat Gizako piramidean bizi zena. Momia hori Beseila faraoia zen. Udako egun batean, bat-batean esnatu eta bakarrik sentitu zen.Orduan idei bat bururatu zitzaion: Afrikan zehar bidaiatzea eta lagunak egitea.

Horretarako, maletak egin zituen behar zituen gauzekin: benda berriak, dirua, argazki kamara, eguzkitako bat, txapela, eguzkitako betaurrekoak, mapa bat eta brújula.

Nilo ibaian txalupa bat lortu eta bidaiatzen hasi zen. Bere lehendabiziko geldialdia, Victoria ur-jauziak izan ziren.Hor, Luis kokodriloa ezagutu zuen. Leku izugarri polita zen. Arrantza egin zuten eta Luisek Beseilari arrain batekin argazki bat atera zion. Elkar agurtzeko momentua iritsi zen eta bidaiarekin jarraitu zuen.

Txalupa berriz hartu eta Alberto Lakura iritsi zen. Han, Agustina eta Pako flamenkoekin topo egin zuen.

 

–         Kaixo lagunak! Ni Beseila faraoia naiz eta Afrikan zehar bidaiatzen ari naiz lagun berriak egiteko.

–         Eta hori ?

–         Nire piramidean oso bakarti sentitzen nintzelako.

–         Ba gu zure lagunak izango gara.

–         Benetan ? – galdetu zuen momiak.

–         Bai, bai  !!

–         Argazki bat aterako zenukete nirekin?

–         Noski !-erantzun zuten flamenkoek.

–         Milesker lagunak. Beste bat arte  !!

 

Bidaian aurrera jarraitu eta ezusteko bat izan zuen. Txalupan zulo bat agertu zen eta laguntza eske joan zen. Sabanatik ordu bat ibiltzen egon ondoren, elefante talde batekin topatu zen, haien izenak: Florentzio, Josefina,Ginibu, Ana Maria de los Jesuses eta Kinbundo ziren.

 

–         Hau al da zure txalupa?

–         Bai, lagundu ahal didazue konpontzen?

–         Jakina, ahal dugun guztia egingo dugu.

–         Bikainak zarete!! Milesker benetan.

 

Ibaian berriz sartuta bazkaltzeko ordua iritsi zen. Piknik bat antolatu zuen bidetik jasotako janariarekin: platanoak, kebak, kuskus, tea, kafea eta ananak. Janari usain goxoa jarraituz, zebra familia bat agertu zen ibai ertzera: amak Mek izena zuen, aitak Karlos Alberto izena zuen, alabak Gloria Maria de los Rosarios eta ume txikiak Makkulele Kumbakumba izena zuen.

 

–         Kaixo lagunak!! Nola zaudete?

–         Gose gara, ahal dugu zurekin jan?

–         Noski, janari pilo bat daukat eta.

–         Milesker

 

Ordu erdi beranduago …

 

–         Guztia gozo-gozoa zegoen.

–         Beno, joateko ordua da, bidaiarekin jarraitu behar dut.

–         Argazki bat aterako dugu elkarrekin? Selfie bat?

–         Baaaaai!!!

–         Beste bat arte, aio!!!

 

Beseilak bere bidaia amaitu zuen. Ateratako argazki guztiekin álbum bat  egin zuen eta piramideko logelan gorde zuen berriz bakarrik ez sentitzeko

 

BUKAERA

 

RIAD ETA LEHOIA

 

Orain dela urte asko, udako egun batean, Riad izeneko mutiko bat, Saharan zehar janaria bilatzen ari zen bere senideei emateko.

Riad 14 urteko mutiko nomada zen. Saharan bere anaiekin bizi zen lastozko txabola batean. Bere anaiak txikiagoak zirenez, beraientzat janaria bilatu behar zuen.

Egun batean, egunero bezala, Riad janaria bilatzera joan zen. Bat-batean, lehoi bat ageru zitzaion. Riad korrika hasi zen eta esfinge bat ikusi zuenez, han eskalatu eta bertan babestu zen. Urrutian Riadek bost ehiztari ikusi zituen. Ehiztariek lehoia ehizatu nahi zuten, baina Riadi pena eman zionez, lehoiari ehiztariengandik eskutatzen lagundu zion.

Bere txabolan ezkutatu zuen. Bere anaiak txabolan datilak jaten zeuden eta lehoia ikustean, beldurtu egin ziren, baina Riadekin zetorrela ikusirik, lasaitu egin ziren.

Azkenean bost ehiztariak joan zirenean lehoia txabolatik irten zen.

Handik Aurrera, Riad eta bere anaiak eta lehoia lagunak egin ziren eta lehoiak janaria bilatzen laguntzen zien.

 

  L.H. 3C

 

 

KROKODRILO JAUNA ETA BERE LAGUNAK

 

Egun batean, Sabanan hiru perstona paseatzen ari ziren eta ikusi zituzten tximino bat eta krokodrilo bat. Bat-batean, izuturik korrika egiten hasi ziren, eta korrika batean joan ziren. Korrika, korrika eta Nilo ibaira heldu ziren. Baina ez ziren konturatu bertan krokodilo pilo bat bizi zirela.

Krokodiloak amore eman eta bere etxera bueltau zen, eta hara non eta paseatzen ari ziren hiru pertsonak bere sukaldeko mahaian eserita zeuden. Krokodiloak kus-kusa eskaini zien. Bitartean, krokodriloak pentsatu eta pentsatu ari zen – “ nola libratuko naiz ni persona hauengandik? “-

Gure lagunak kus-kusa jan eta jan ari ziren bitartean, krokodilo jauna janaria eta janaria eskaini zien. Eta bat-batean hainbeste jan ondoren, mahai gainean lokartzen hasi ziren. Orduan, krokodiloak bizi-bizi ibili eta banan-banan jan zituen gure lagunak.

 

L.H. 5 A

 

 

BIDAI LUZEA

 

Baziren behin gorila eta elefante bat Madagaskarren bizi zirenak, baina Egiptora joateko ametsa zuten. Egun batean gau zela sabanara joan ziren lo egitera. Hurrengo egunean sabanatik ibiltzen lehoia, krokodriloa eta gazela topatu zituzten eta galdetu zieten ia beraiek bazekiten Egiptora joaten. Haiek baietz esan zuten eta esan zieten itsasontziz joan behar zutela eta Egiptorako bidea hartu zuten. Nilo ibaira ailegatu ziren eta itsasontziak harri baten kontra jo zuen eta animaliak itsasontzitik jeitsi behar izan zuten eta bidaia oinez jarraitu behar izan zuten.

Krokodriloa txikitan Nilon bere familiarekin bizi zen baina ehiztari batek harrapatu zuen. Bidaian animaliei esan zien bere familiak Gizako piramideetako plano bat gordetzen zuela eta faltan botatzen zuela. Ailegatu zirenean krokodriloaren familiari planoa eskatu zioten eta familiak festa bat egin zuen, datilak eta kuskusa jan zituzten eta familiak bidairako te botila bat eman zien. Krokodriloa bere familiakoekin geratu zen.

Udaberria iritsi zen eta Saharako basamortura abiatu ziren eta basamortuan oasis ikusi zuten eta bainu bat hartzera joan ziren, baina bi pertsonen ahotsak entzun zituzten eta haiek entzutera eta ikustera joan ziren, orduan kontutatu ziren momia eta faraoi zirela eta Gizako piramideetaraino jarraitu zituzten.

Animaliek Gizako piramideetako altxorra hartu nahi zuten baina faraoiak eta momiak ikusi zituzten eta tranpak aktibatu zituzten, baina animaliek eskapatzea lortu zuten.

 

  L.H. 6C

 

UDAKO OPOR MAGIKOAK

 

Orain dela mila milioi urte Afrikako Nilo ibaiaren inguruan Franki izeneko momia bizi zen. Franki oso momia dibertigarria eta jatorra zenez lagun asko zeuzkan. Bere lagunik onenak King Kong tximinoa eta Doraemon katua ziren. Elkarrekin primeran pasatzen zuten. King Kong oso indartsua zen, Doraemon, berriz, oso katu berezia zen. KATU KOSMIKOA ZEN !!

Udako arratsalde eguzkitsu batean, Nilo ibaiaren barne igeri egiten zeuden bitartean…zerbait arraro nabaritu zuten. Haizea gogor jotzen hasi zen eta ura hozten hasi zen:

–         Ene! Zer hotza!!!- esan zuen Frankik.

–         Lasai, nik badakit zer egin- esan zion Doraemonek.

Orduan Doraemonek, bere botereak erabiliz, ate magikoa zabaldu zuen.

–         UUUU!!!! Zelako ideia ona!!! Goazen barrura- esan zuen King Kong-ek.

Ezetz asmatu non agertu ziren hiru hauek? NON ETA MARRUEKOSEN!!! MAROKON!!!

Hango azokako jatetxe batean agertu ziren kuskusa jaten. Poz-pozik zeuden. Hor lurrean eserita zeudela..

–         Fatema!!! Aspaldiko!!! Baina zer egiten ari zara hemen!- galdetu zion Doraemonek.

–         Zer sorpresa!! Eta zuok? Nik txanklak saltzen ditut, erosiko dizkidazue?

–         Txanklak? Baina zertarako nahi ditugu guk?- galdetu zion harrituta Frankik.

–         Hemen txankla hauek oso ospetsuak dira, tradizio handikoak dira.

–         Fatema, utzi hori eta eseri gurekin kuskusa jaten- esan zion Doraemonek.

Denak elkarrekin lasai eta zoriontsu egon ziren, arratsalde osoa eman zuten. Halako batean:

–         Ez duzue jakingo. Ama naiz. Hamza eta biok seme bat daukagu, Abdula izenekoa. Dagoeneko hamabi urte dauzka, oso mutil jatorra da…eta bihurria, oso bihurria.

Hau entzutean gure lagunek Abdula ezagutzeko gogoa zeukaten:

–         Goazen Abdula ezagutzera!!

Azkenean Hamza eta Fatemaren etxera joan ziren. Etxea zoragarria zenez hor udako oporrak pasatzea erabaki zuten. Euren bizitzako oporrik dibertigarrienak izan ziren.

 

HALA BAZAN EZ BAZAN KUSKUSA JAN ETA KOMUNERA JOAN!!!

 

 

L.H. 6A

 

LEHOIA  ETA  FARAOIA

Udaberriko egun batean, lehoi bat Egiptoko piramide baten barruan, orro eta koxka egiten zebilen. Bat batean, faraoia agertu zen bere ondoan eta konturatzerakoan lehoia ezin zela handik atera, kalera irtetzen lagundu zion.

Une hartan, momia hurbildu zitzaien nahiko haserre:

  • Aizue, joan zaitezte hemendik! Hau nire etxea da eta zarata hoiekin ezin dut lokuluxka bota.

Lehoia eta faraoia alde egin zuten eta momiak jarraitu zuen lo egiten. Orduan, faraoia eta lehoia elkarrekin zerbait jatea erabaki zuten.

-Ummm! Arraina kuskusarekin eta kafea hartuko dugu!- esan zuten bi lagunek.

Arratsaldea ailegatu zenean, eguzkia nola sartzen zen ikustera aintzirara hurbildu ziren.

Ur pixka bat edaten ari zirenean, flamenko bat etorri zen lehoiarekin dantza egitera.

  • Aizu lehoi, dantza egin nahi duzu nirekin?

Faraoiak triste jarri zen, berak ere dantza egin nahi zuelako. Orduan, beste flamenko bat agertu zen eta faraoiarekin dantzatzen hasi zen.

Zoritxarrez, lehoiak, nahi gabe, flamenkoaren hanka zapaldu zion. Hainbeste haserretu zen flamenkoak, faraoia eta lehoia korrika joan zirela ziztu bizian.

Itzuli ziren piramidera eta aurkitutako baloi batekin futbolean, esku pilotan eta harrapaketan elkarrekin jolastu zuten.

Azkenean, Nilo ibaian eztarria busti ondoren, guztiak beraien etceetara joan ziren lo egitera.

* Ipuin hau asmatu dute 1.Bko umeek esaldi bana esanez.

SAFARI BAT LAGUNEKIN

 

Uda zen eta opor moduan safari bat egitea pentsatu zuten 8 lagunok, Asier, Hodei, Gabi, Ugaitz, Kunda, Nahikari, Julen eta Oier. Nilora joan nahi zuten. Orduan, astebete pasa eta gero, Afrikara joan ziren.

Ailegatu ondoren, Nilora abiatu ziren. Gose ziren eta jatetxe batera joan ziren.

Jatetxean kus-kusa jaten ari ziren eta bat-batean, krokodilo bat eta lehoi bat gerturatzen ari ziren.

Kus-kusa oso ona zegoen eta ondo usaintzen zuen eta krokodiloa eta lehoia borrokatzen hasi ziren kukusagatik. Borroka oso berdinduta zegoen eta erabaki zuten tauletan uztea, inork ez egiteko mina.

Lagunaek jan zuten kus-kusa eta astebete pasa eta gero Gasteizera itzuli ziren.

Orduan momia bat agertu zen, lagunok asko beldurtu ziren. Kafetegi batean ezkutatu ziren.

Kafe bat hartu zuten behingoz, bat batean, momia agertu zen kafearen truke bizitzarrekin segitu zuten. Gainera kus-kusarekin afaldu zuen. Eta denok pozik egon ziren.

 

L.H. 5C

 

MOMIA ETA TXIMINO LAPURRA

Udazkeneko egun eguzkitsu batean, Kimu tximua oso aspertuta zegoen eta sabana exploratzea erabaki zuen. Oso-oso urrun joan egin zen eta bat-batean basamortuaren ertzean piramide erraldoi bat ikusi zuen, hurbildu zen …goraino igo zen eta … ikusita ez zeukan zulo batetik barruraino erori zen. Zelako kolpea !!!

Oso ilun zegoen baina berehala hasi zen zerbait ikusten … Faraoiaren hilobian zegoen!!! Eta faraoiaren sarkofagoa hor zegoen. Poliki-poliki hurbildu zen, belarria jarri zuen baina ez zen ezer entzuten. Jakinminez zegoen eta tapa irekitzen hasi zen eta krasss!!! Tapa erabat ireki zen eta momia bat atera zen barrutik.

Zein sustoa !!! Hasi zen korrika egiten baina momia bere atzetik joaten zen, azkarrago egin behar zuen … eta bat-batean zulo txiki bat ikusi zuen horma batean. Hortik sartu zen momiatik ihes egin nahian eta… SORPRESA!!! Altxorraren gela zen eta bitxiz beteta zegoen. Zenbat gauza polita zeuden hor !!!

Kimuri gehien gustatu zitzaiona esmeralda lepoko bat izan zen, zein polita gelditzen zen bere lepoan!!!

Baina hasi zen zaratak entzuten… momia zen eta hasi zen berriro korrika egiten nora zihoan jakin barik. Konturatu gabe txirrista batean zegoen, oso azkar jaisten zen eta kalera ailegatu zen. Uff!! Zein ondo!!!

Baina momia ere agertu zen. Gehiegi pentsatu gabe korrika hasi zen sabanaratz eskutatzeko leku baten bila. Hor txaboletako herrixka bat zegoen. Jendea suaren inguruan zegoen kafea edaten eta kuskusa jaten. Inor konturatu gabe txabola batean izkutatu zen.

Momia herrixkara ailegatzerakoan harrituta eta pixkat izututa gelditu ziren amona batek ezagutu arte: EGUZKI faraoia zen, beti gauza onak ekartzen zituena herrira norbaitek esnatzen zuenenean.

Pozik joan ziren momiari harrera egitera baina momia ez zegoen oso alai. Tximino baten bila zebilen bere lepoko magikoa lapurtu egin ziolako.

Hortik begiratzen zeudenean, distira batzuk ikusi zituzten txabola batean. Zarata egin gabe hurbildu ziren eta … hor zegoen tximinoa lepoko eta guzti. Momia hurbildu zitzaion eta lepokoa eskatu zion eta lasaitasunez azaldu zion lepoko hori oso berezia zela eta bueltatu behar zuela. Kimuk itzuli egin zion.

Eguzki faraoiaren momia, jendea eta Kimu suaren inguruan eseri ziren eta aintzinako istoriak kontatzen hasi zen momiak.

Berandu egin zitzaien baina lagunak egin ziren. Momia bere piramidera itzuli zen baina Kimu askotan joaten zen bisita egitera eta istorioak entzutera.

Eta horrela amaitzen da Kimu eta Eguzki faraoiaren istorioa.

 

L.H. 1A

 

 

ZERGATIK LEHOIAK EZ ZUEN GAZELA JAN

 

Afrikako ibaia da Nilo ibaia. Hori orain denok dakigu, baina garai batean Nilo ibaia faraoien ibaia ezagutzen zuten. Guk bereberrek  udaberria eta uda bitarteko garaian bakarrik ikusten dugun arren, istorio batzuk kafea eta datilak jaten dugun bitartean ezagutzen zutenean, bazen gazela bat egunero ibai ertzera azaltzen zena.

Uraren korronteak jaki puskak uzten zituen ibai ertzean, horregatik azaltzen zen han gazela.

Baina Nilo ibaian lehoia zen jaun eta jabe.

Eta lehoiak ere gosea izaten zuen.

–         Ai, neba maitea! Ez nazazu jan!

Lehoia harriturik geratu zen hura entzunda, eta bakean utzi zuen gazela.

–         “Neba esan dit, nire arreba balitz bezala!” zioen lehoiak bere artean.

Egun gutxi barru, gazela azaldu zen berriro ibai ertzean.

Eta lehoiak jauzi egin zuen Nilo ibaiaren erditik, gazela irensteko asmoz.

–         Ai, neba maitea! Ez nazazu jan!

Eta lehoia, guztiz harriturik, joan zen ostera.

–         “Neba esan dit, nire arreba balitz bezala!” zioen lehoiak, “baina gazela lehorrean bizi da, eta ni uretan!”

Kezka harekin ezin bizirik, lehoiak faraoia bisitatzera joatea erabaki zuen.

Bidean muskerra topatu zuen, aspaldiko laguna.

–         Nora zoaz, lehoi laguna?

–         Faraoiarengana noa, galdera bat daukat hari egiteko.

–         Zer galdera? Arazoak dauzkazu?

–         Gazela jan nahi nuke, baina ahoa zabaltzen dudanean, “Ai, neba maitea! Ez nazazu jan!” esaten dit. Zergatik ote da? Ni oasi batean bizi naiz, eta bera lehorrean. Nola izango da nire arreba?

Orduan honela esan zion muskerrak:

–         Lehoi laguna, ez zaitez ergela izan. Halako galdera egiten badiozu faraoiari,barregarri geratuko zara. Zer ardura du gazela lehorrean bizitzea eta zu oasian? Ahateak eta dordokak uretan bizi dira, eta arrautzak erruten dituzte. Eta lehoiak ez.

–         Bai …- erantzun zion lehoiak, lotsak gorrituta.

–         Gazela zure arreba da! – argitu zion muskerrak.

Horra zergatik lehoiak ez duen gazela jan.

 

L.H. 1C