Eguzkimendi eta Oroko Daseliza

por | 28/02/2018

Hamarretan bildu gara eskolan. Eguraldiagatik aldatu dugu txangoa, elurretara joatea plan hobegoa eta seguruagoa zen.

Oroko daselizara joatea erabaki dugu, alderdi horretan elur asko dagoelako eta oso polita delako.

Dena den Vitorianoraino heldu garenean, dana zegoen izozturik eta oso arrizkutsua zen Ororaino igotzea, horregatik hor bertan geratzea erabaki dugu.

Kotxeak utzi ditugu Vitorianon, prestatu gara eta ondoko aldapara joan gara lerarekin. Goiz osoa egon gara aldapa gora eta behera.

Gustiok erabili ditugu lerak, nagusiak eta txikiak. Gainera eguraldia ezin hobea izan dugu.

Umeak iglu txiki bat egin dute gure laguntzarekin. Bukatzerakoan bolera bat ikusi dugu eta boloekin egon gara jolasten, hamaiketakoa hartzen genuen bitartean.

Hordubietan etxera bueltatu gara.

Egun polita eta oso interesgarria izan dugu.

https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/atxabal-y-santuario-de-oro-8577026

Anima zaitez parte hartzera HURRENGO TXANGOAN!!!