FAMILIA ESKOLA

By | 07/06/2017

IGEko Familia Eskolak Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatzen dituen “Guraso Eskolak” jardueretan parte hartzen du.

Hona hemen Guraso Eskolei buruzko informazioa.

Guraso Eskolak
– Udaleko hezkuntza jarduerak

Azalpena

Guraso Eskolak Programa prestakuntza proiektu komun batean parte hartu nahi duten eta seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoei zuzendutako proposamena da. Eskolak lankidetza akordio bat du oinarri, guraso talde batek sistematikoki prestakuntza jarduerak -batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarritutakoak- antolatzea erabakitzen duelarik.

Programa garatzeko koordinatzaile bat izan ahalko da baliabide bezala.

Balioak

Prestakuntza, Parte hartzea, Erantzukizuna eta Barne hartzea.

Helburuak

  • Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
  • Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
  • Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea.

Hartzaileak

Gurasoak (ikastetxeetako ikasleen gurasoak).

Antolamendua

  • Lekua:talde bakoitzaren ikastetxea.
  • Egutegia: hamabostean behingo saioak, eskolak zehazten dituen egunetan.
  • Ordua: ikastetxe bakoitzak zehaztekoa.
  • Iraupena: 1:30 ordu.
  • Materialak: koordinatzaileak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: dagokionean zehaztuko da.
  • Hizkuntzak:euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa:
  • Oharrak:prestakuntza proiektu komun batean parte hartu nahi duten ikastetxe bereko guraso-talde guztiek parte hartu ahal izango dute Guraso Eskoletan.
  • Eskola bakoitzak, gutxienez, 12 kide izango ditu.

Informazioa

  • Antolatzailea:Hezkuntza Zerbitzua. Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saila.