EguzkiMendi >> Santa Barbara Ermita – Urkiola

By | 07/05/2019

Kaixo familiak!!

Igandean, hilak 12, mendiko txangoa egingo dugu.

Autoak Urkiolako Santutegian utziko ditugu eta handik Santa Barbara ermitara joango gara.

Beti bezala, 10:00etan elkartuko gara iksatolan, Baiona kalean dagoen atean. Garaiz iristea eskatuko dizuegu.

Eguzkimendi batzordeak animatzen zaituzte irteeran parte hartzera eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea eskertzen dizuegu zenbat persona joango garen jakiteko.

Izena emateko astirik izan ez baduzue eta azkenengo unean etorri nahi baduzue ongietorriak izango zarete.