Eguzkimendi > Legaire Parke Megalitikoa

By | 11/10/2019

Kaixo familia!!

Hona hemen datorren igandean, urriak 27, egingo dugun txangoaren gaineko informazioa.

2019-2020 kurtsoaren hehenengo irteera honetan Mendiluzeko Cromlech-a bisitatuko dugu. Harrespil hau Legaire zelaien inguruan dago, Entzia mendilerroan.

10:00etan elkartuko gara ikastolanBaiona kalean dagoen atean. Garaiz iristea eskatuko dizuegu.

Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea eskertzen dizuegu zenbat persona joango garen jakiteko.

Izena emateko astirik izan ez baduzue eta azkenengo unean etorri nahi baduzue ongietorriak izango zarete.