Eguzkimendi > Bizikletada

By | 15/11/2019

Kaixo familiak,

Mendi batzordeak, datorren Azaroaren 24an, hurrengo txangoa antolatuko du. Oraingo honetan txirringaz izango da (eguraldiak laguntzen bagaitu…).

Landa parketxera joango gara Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdea jarraituz, 20-25 kilometroko ibilbide erraza izango da.

Ibilbidea Bide Berdetik joango da nagusiki. Ibilbidea erreza eta familia osoarentzat aproposa da, bidean zehar gure ingurumenako hainbat txoko interesgarriak aurkituko ditugu.

Ateratzeko ordua: 10:00

Tokia: Ikastolako sarrera, Baiona kalean

Derrigorrezkoa: Txirringa, kaskoa eta nagusiak txaleko isladatzailea

Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea eskertzen dizuegu zenbat persona joango garen jakiteko.

Izena emateko astirik izan ez baduzue eta azkenengo unean etorri nahi baduzue ongietorriak izango zarete.