EguzkiMendi > Zirauntza Ibaia

By | 09/12/2019

Kaixo familiak!

Abenduaren 15ean, igandea, Eguzkimendi taldearen mendi-irteera izango dugu.

Aitzgorri-Aratz Parke Naturaleko etxetik (Araia) gertu dauden autoak utziko ditugu Zirauntza ibaiaren iturburuaren bidezidorretik ibiltzeko (SL A14).

10:00etan elkartuko gara ikastolanBaiona kalean dagoen atean. Garaiz iristea eskatuko dizuegu.

Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea eskertzen dizuegu zenbat persona joango garen jakiteko.

Izena emateko astirik izan ez baduzue eta azkenengo unean etorri nahi baduzue ongietorriak izango zarete.