Author Archives: EguzkiMendi

EguzkiMendi >> Atxuri

Kaixo familia!! Hemen duzue igande honetan, urtarrilak 26, egingo dugun txangoari buruzko informazioa Saldropoko hezegunearen ingurua zeharkatuko dugu (Gorbeiaren magalean), Atxuriko haitzetara iristeko. Irteera ordua 10:00etan izango da Lakuabizkarrako ikastetxetik, Baiona kaleko sarreran.. Garaiz iristea eskatuzen dizuegu. Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea… Read More »

EguzkiMendi > Zirauntza Ibaia

Kaixo familiak! Abenduaren 15ean, igandea, Eguzkimendi taldearen mendi-irteera izango dugu. Aitzgorri-Aratz Parke Naturaleko etxetik (Araia) gertu dauden autoak utziko ditugu Zirauntza ibaiaren iturburuaren bidezidorretik ibiltzeko (SL A14). 10:00etan elkartuko gara ikastolan, Baiona kalean dagoen atean. Garaiz iristea eskatuko dizuegu. Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan arren, betetzea… Read More »

Eguzkimendi > Bizikletada

Kaixo familiak, Mendi batzordeak, datorren Azaroaren 24an, hurrengo txangoa antolatuko du. Oraingo honetan txirringaz izango da (eguraldiak laguntzen bagaitu…). Landa parketxera joango gara Vasco-Navarro trenbide zaharreko bide berdea jarraituz, 20-25 kilometroko ibilbide erraza izango da. Ibilbidea Bide Berdetik joango da nagusiki. Ibilbidea erreza eta familia osoarentzat aproposa da, bidean zehar gure ingurumenako hainbat txoko interesgarriak… Read More »

Eguzkimendi > Legaire Parke Megalitikoa

Kaixo familia!! Hona hemen datorren igandean, urriak 27, egingo dugun txangoaren gaineko informazioa. 2019-2020 kurtsoaren hehenengo irteera honetan Mendiluzeko Cromlech-a bisitatuko dugu. Harrespil hau Legaire zelaien inguruan dago, Entzia mendilerroan. 10:00etan elkartuko gara ikastolan, Baiona kalean dagoen atean. Garaiz iristea eskatuko dizuegu. Batzordeak parte hartzera animatzen zaituzte eta zera argitu nahi dugu: galdetegian izena ematea beharrezkoa ez izan… Read More »